Hurrengo hamabostaldia

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH): pertsona, gizarte eta enpresa ardura.

OTSAILAK 12 - 23

Argi dago aldaketa iraunkor batean murgildurik gaudela. Testuinguru honetan Nazio Batuen Erakundeak definituriko Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) ardatz dira edozein sistema sozioekonomian eta unibertsitatea, ezagutzaren sormen eta zabaltzaile den heinean, eboluzioa lideratzeko deitua dago. NiZuGu MUgituz orientazio hamabostaldi honetan proposatzen diren ekintzak GJH hauetan eragin nahiko lukete nagusiki:

 

OTSAILAK 12 - 16 – Lehiaketa

  • Baloreetan oinarritzen den NIZuGu orientazio hamabostaldia honetan Garapen Jasangarrirako Helburuen inguruko lehiaketa txiki bat jarriko da martxan. Egunero GJHrekiko 3 galdera luzatuko zaizkizue eta galdera gehien era egokian erantzuten duenak sari bat jasoko du. Animatu parte hartzera!

 

OTSAILAK 15, 17, 20, 22 – Txokolate solidarioa.

  • Ikasle eta langile guztiei zuzenduta.
  • Zaporeak gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean, Lesboseko errefuxiatuak elikatzeko proiektua bultzatu nahiko genuke “txokolate” beroa eskainiaz borondatearen truke. Txokolatea banatzen arituko gara:
    • Iturripe:
      • Otsailak 15: 10:30etatik 11:30ra eta 16:00etatik 17:00etara
      • Otsailak 22: 10:30etatik 11:30ra eta 16:00etatik 17:00etara
    • Garaia:
      • Otsailak 13: 10:30etatik 11:30tara eta 16:00etatik 17:00etara
      • Otsailak 20: 10:30etatik 11:30tara eta 16:00etatik 17:00etara
    • Galarreta 
      • Otsailak 20: 10:30etatik 11:30tara
      • Otsailak 23: 11:00etatik 12:00tara 

OTSAILAK 19 – Hitzaldia: Ezagutzen al dugu errefuxiatuen benetazko egoera? 

  • Ikasle eta langile guztiei zuzenduta
  • Ordua:  18:30tan (4112 gela)
  • Kolaboratzailea: Comisión Española de Ayuda al Refugiado (CEAR)
  • CEAR-Oñatitik datozkigu errefuxiatuen errealitateari erreparatuko dioten zenbait argibide ematera. Kalean eta sare sozialetan zabaltzen diren funtsik gabeko eta egi bihurtzeko arriskua duten zurrumurruak bertan behera utzi nahiko genituzke datu bidez. Animatzen bazara izena eman ondoko estekan:

Izen Ematea

 

OTSAILAK 22 – Hitzaldia: Giza salbamendua: Aita-Mari itsas untziaren esperientzia.

  • Ikasle eta langile guztiei zuzenduta. 
  • Beharrezko baimenak eskuratuta, Mediterraneo itsasora abiatu zen 2023ko urrian Aita Mari ontzia. 11. misio humanitarioan murgilduta da ordu geroztik. Aurreko misioetan bezala, oraingo honetan ere, zenbait “patera” topatuko dituzte itsasoan eta hauetan doazen pertsonei lagundu ahal izateko bizi dituzten zailtasunen eta traben berri emango dizkigute. Ahal bada, itsas untziarekin ere zuzeneko konexioa gauzatu da.
  • Ordua: 18:30tan (4112)

Izen Ematea

 

OTSAILAK 12tik 23ra – Enpresa ikasgaiko baloreen ariketa 

  • Ingeniaritzako 1.mailako ikasleei zuzenduta 
  • Enpresa ikasgaiaren barnean 2 orduz ikasleak baloreen inguruko ariketa bat jorratuko dute. Etorkizuneko enpresa giroa, orain arte bezala, pertsonengan oinarrituko da eta gizartea aldatzen ari den heinean, gure balioak non kokatzen diren hausnartzeko aukera emango digu. 

OTSAILAK 14 – Kooperatibagintzaren inguruko saioa

  • Masterreko ikasleei zuzenduta. 
  • Kooperatibagintzari loturiko 3 orduko saioa antolatuko da. Talde batek goizean (9:00tik 12:00ra) eta besteak arratsaldez (14:30tik 17:30ra). Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko (ALE) bi kidek zuzenduko dute saioa. Enpresa baten egoera katramilatu batetik abiatu eta kooperatibagintzaren zentzua mamitzen joango dira.
    • Eguna (zehazteke), 9:00 - 12:00 titulazioak zehazteke.  
    • Eguna (zehazteke), 14:30-17:30 titulazioak zehazteke 

 

MARTXOAK 1 – Kooperatibagintza: Otalorara bisita.

  • Biomedika graduko lehenengo mailako ikasleei zuzenduta. 
  • Otaloran kokatzen den MONDRAGON talde kooperatiboaren esperientzia jaso eta azaltzen duen museoa bisitatuko dute. Bisita gidatua izango da eta debagoiena bailaran hasi zen proiektu sozioekonomiko liluragarri haren sorrera eta garapena eta bilakaera ezagutzeko beta izango dute.