Next fortnight
LAN ORIENTAZIOA
Ikasturteko azken NiZuGu MUgituz hamabostaldia lan merkaturen inguruan izango da maiatzaren 6tik maiatzaren 17ra bitartean. Etorkizun hurbilean unibertsitateko ikasleek lan merkatuko errealitateari aurre egin beharko diozue, eta jauzi horretarako behar bezala prestatu zaitezen hainbat ekintza antolatu ditugu.
Ekintza batzuk ikasle guztiei zuzendutakoak dira, hala nola, CVa eta lan elkarrizketak prestatzeko tailerrak, baino hauez gain, ikasturte bakoitzerako bestelako ekintza zehatz batzuk ere antolatu ditugu. Azpian duzu ikusgai programazio osoa, kontsultatu patxadaz eduki asko dago eta, eta gogoratu beharrezkoa den horietan izena emateaz.
Kurtso bakoitzarentzat zehazki antolatutako ekintzak
Bisita enpresetara
Enpresa batera bisita egingo dugu eta bere fabrikazioa eta eredua bertatik bertara ikusi ahalko duzu. Datorren urtean programa duelan parte hartzeko aukera izango duzunez, bisita interesgarria izango da erabakia hartzerako garaierako.
Talde txikiak izango dira, (20-25 pertsona inguru) eta campus bakoitzeko ikasleek enpresa bat bisitatuko dute. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (plazak bete arte).
GALARRETA:
- Data - Maiatzak 8
- IRIZAR E-MOBILITYra bisita
10:15 Orientazioa Dual koordinatzailearen eskutik
10:45 Autobusa
11:15 - 12:45 Bisita
13:15 Galarretara buelta
GOIERRI:
- ORKLIra bisita
- Data - Maiatzak 9, 14:00-tatik 16:00tara
ARRASATE:
- DANOBATera bisita
- Data - Apirilak 30, 14:15-16,15
BILBAO AS FABRIK: definitzek
Dual programaren aurkezpena
Datorren ikasturtean ikasketak eta lana uztartzea pentsatzen ari bazara, Dual Programaren nondik norakoak ezagutzeko saioa antolatu dugu zuretzat.
Jakin nahi duzu zein onura edo abantaila eskaintzen dizkizun dual programak? Ezagutu nahi dituzu lana eta ikasketak uztartzen ari diren ikasleen testigantzak? Enpresetako ordezkariak ere etorriko dira eta argi azalduko dizute zer den zuengandik espero dutena.
ARRASATE:
- Data - Maiatzak 13 edo 14 (zehazteke), 13:30 - 14:30 bitartean
- Enpresa gonbidatua: Fagor Taldea
- Iturripeko ikasleak: XXX gelan (zehazteke)
- 11.Eraikuntzako ikasleak: online konektatuko dira
BILBAO AS FABRIK:
- Data - Maiatzak 13 edo 14, (zehazteke)
- Enpresa gonbidatua: GJ
GALARRETA:
- Data - Maiatzak 15 13:30 - 14:30
- Enpresa gonbidatua: ORONA
GOIERRIN:
- Data - Maiatzak 9, 13:30 - 14:30
- Enpresa gonbidatua: zehazteke
Gradu Bukaerako Lanaren aurkezpena
Ezagutu itzazu datorren ikasturtean egin behar duzun Gradu Bukaerako Lanaren nondik norakoak.
Titulazio bakoitzak egun batean antolatuko du, klase orduetan. Irakasle taldeak informatuko die ikasleei zuzenean data eta orduaz.
Bisita enpresetara
Titulazio bakoitzetik enpresa batera bisita antolatuko da. Irakasle taldeak informatuko du ikaslegoa enpresa, data eta ordutegiaren inguruan.
Maiatzak 7 - Master azoka + Ezagutu 4. mailako ibilbideak
Goiz osoan hainbat jarduera egingo dira:
- Unibertsitate masterren azoka
- 4. mailako ibilbideei buruzko informazio saioak
Jarduerak Arrasateko campusean egingo dira.
Ordutegiei, tokiei eta abarri buruzko informazio zehatza. koordinatzaileen bidez helaraziko da.
Master Bukaerako Lanaren aurkezpena
Ezagutu itzazu datorren ikasturtean egin behar duzun Master Bukaerako Lanaren nondik norakoak.
Master bakoitzak egun batean antolatuko du, klase orduetan. Irakasle taldeak informatuko die ikasleei zuzenean data eta orduaz.
Curriculum prestaketa eta lan elkarrizketarako prestaketa tailerra (ONLINE)
CVa txukun prestatzeko laguntza behar baduzu edota lan elkarrizketa prestatzeko laguntza behar baduzu, eman izena tailer hauetan.
- Maiatzak 14, 10:00-11:00 (Gaztelaziaz) ONLINE
- Maiatzak 14, 15:00- 16:00 (Euskeraz) ONLINE
- Maiatzak 16, 10:00- 11:00 (Euskeraz) ONLINE
- Maiatzak 16, 15:00- 16:00 (Gaztelaziaz) ONLINE