Hurrengo hamabostaldia

LAN ORIENTAZIOA

Ikasturteko azken NiZuGu MUgituz hamabostaldia lan merkaturen inguruan izango da maiatzaren 6tik maiatzaren 17ra bitartean. Etorkizun hurbilean unibertsitateko ikasleek lan merkatuko errealitateari aurre egin beharko diozue, eta jauzi horretarako behar bezala prestatu zaitezen hainbat ekintza antolatu ditugu.

Ekintza batzuk ikasle guztiei zuzendutakoak dira, hala nola, CVa eta lan elkarrizketak prestatzeko tailerrak, baino hauez gain, ikasturte bakoitzerako bestelako ekintza zehatz batzuk ere antolatu ditugu. Azpian duzu ikusgai programazio osoa, kontsultatu patxadaz eduki asko dago eta, eta gogoratu beharrezkoa den horietan izena emateaz.

 

 

Kurtso bakoitzarentzat zehazki antolatutako ekintzak

 

 

 

 

Bisita enpresetara

Enpresa batera bisita egingo dugu eta bere fabrikazio prozesua eta instalazioak bertatik bertara ikusi ahalko dituzu. Datorren urtean programa duelan parte hartzeko aukera izango duzunez, bisita interesgarria izango da erabakia hartzeko garairako.

Talde txikiak izango dira, (20-25 pertsona inguru) eta campus bakoitzeko ikasleek enpresa bat bisitatuko dute. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da eta titulazio bakoitzeko dual arduradunaren bitartez egingo da (plazak bete arte).

GALARRETA:

  • Data - Maiatzak 8, 10:45-13:15
  • IRIZAR E-MOBILITYra bisita

GOIERRI:

  • ORKLIra bisita
  • Data - Maiatzak 9, 14:00-16:00 

ARRASATE:

  • DANOBATera bisita
  • Data - Apirilak 30, 14:15-16:15

BILBAO AS FABRIK: 

  • TECNALIAra bisita
  • Data: Maiatzak 16, goizez

Dual programaren aurkezpena

Datorren ikasturtean ikasketak eta lana uztartzea pentsatzen ari bazara, Dual Programaren nondik norakoak ezagutzeko saioa antolatu dugu zuretzat.

Jakin nahi duzu zein onura edo abantaila eskaintzen dizkizun dual programak? Ezagutu nahi dituzu lana eta ikasketak uztartzen ari diren ikasleen testigantzak? Enpresetako ordezkariak ere etorriko dira eta argi azalduko dizute zer den zuengandik espero dutena.

ARRASATE:

  • Data - Maiatzak 13, 13:30 - 14:30 bitartean
  • Enpresa gonbidatua: Fagor Taldea
  • Iturripeko ikasleak: 6211 eta 6212 gelan 
  • 11.Eraikuntzako ikasleak: online konektatuko dira

BILBAO AS FABRIK:

  • Data - Maiatzak 13, 13:30 - 14:30 bitartean 
  • Mekatronikako ikasleak online konektatuko dira Arrasateko saiora (Somorrostroko instalazioetatik konektatuko dira)
  • Fisikako ikasleak SATLANTIS enpresa izango dute gonbidatua. 

GALARRETA:

  • Data - Maiatzak 15, 13:30 - 14:30
  • Enpresa gonbidatua: ORONA

GOIERRIN:

  • Data - Maiatzak 15, 13:30
  • Enpresa gonbidatuak: AMPO eta IKASLAN

Gradu Bukaerako Lanaren aurkezpena

Ezagutu itzazu datorren ikasturtean egin behar duzun Gradu Bukaerako Lanaren nondik norakoak.

Titulazio bakoitzak egun batean antolatuko du, klase orduetan. Irakasle taldeak informatuko die ikasleei zuzenean data eta orduaz.

Bisita enpresetara

Titulazio bakoitzetik enpresa batera bisita antolatuko da. Irakasle taldeak informatuko du ikaslegoa enpresa, data eta ordutegiaren inguruan.

Master azoka + Ezagutu 4. mailako ibilbideak

Maiatzak 7: Goiz osoan hainbat jarduera egingo dira:

  • Unibertsitate masterren azoka
  • 4. mailako ibilbideei buruzko informazio saioak

Jarduerak Arrasateko campusean egingo dira.

Ordutegi, toki eta zehaztasun gehiagoren informazioa koordinatzaileen bidez helaraziko da.

Ekainak 5 - Goierriko ikasleak: 32 BIEMH – Makina erremintaren Bienala

  • Nora: Bilbao Exhibition Centre (BEC)
  • Bisitaren xedea: Fabrikazio aurreratuaren inguruko nazioarteko azokara bisita.

 

Master Bukaerako Lanaren aurkezpena

Ezagutu itzazu datorren ikasturtean egin behar duzun Master Bukaerako Lanaren nondik norakoak.

Master bakoitzak egun batean antolatuko du, klase orduetan. Irakasle taldeak informatuko die ikasleei zuzenean data eta orduaz.

Global Training programaren informazio-saioa, atzerrian praktikak egiteko

Global Training programaren bidez, ikasketak atzerrian egin berri dituzten ikasleek praktikak egin ditzakete. Programaren helburua da euskal gazteei atzerrian praktikak egiteko aukera ematea. Gutxienez 6 hilabeteko esperientziak dira.

Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak osatzen duten partzuergoak programa honetako 60 plaza inguru eskainiko ditu 2024. deialdirako.

  • Maiatzak 16
  • Ordutegia: 13:00

Izena ematea

Doktorego-programaren aurkezpena

Ikerketarekiko jakin-mina duzu eta Doktoretza Programari buruzko informazioa nahi duzu? On line saio honetan programaren xehetasunen berri emango da (prozesuak, izena emateko datak, baldintzak…)

Saioa presentziaz eta online egin ahal izango da, Iturripeko campusean, 6110 aretoan.

  • Maiatzak 7
  • Ordutegia: 10:30

Izena ematea

Curriculum prestaketa eta lan elkarrizketarako prestaketa tailerra (ONLINE)

CVa txukun prestatzeko laguntza behar baduzu edota lan elkarrizketa prestatzeko laguntza behar baduzu, eman izena tailer hauetan.

  • Maiatzak 14, 10:00-11:00 (Gaztelaziaz) ONLINE
  • Maiatzak 14, 15:00- 16:00 (Euskeraz) ONLINE
  • Maiatzak 16, 10:00- 11:00 (Euskeraz) ONLINE
  • Maiatzak 16, 15:00- 16:00 (Gaztelaziaz) ONLINE

Izena ematea