Baloreen hamabostaldia
Baloreen hamabostaldia
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, kooperatiba izaera duenez, beste batzuen artean balio hauek sustatzeko helburua du: konpromisoa, inplikazioa, solidaritatea eta esfortzua besteak beste. Horretarako, otsaila eta martxoan ospatzen den NiZuGu MUgituz hamabostaldiak printzipio eta balioen inguruko hausnarketa espazio bat eskeintzen dio unibertsitateko komunitate osoari.
GIH tribiala jokatu da hainbat egunetan unibertsitateko campus desberdinetan
Janari kanpaina bat Zaporeak elkartearen alde
Zaporeak elkarteko argazki erakusketa bat campus desberdinetan zehar
Zaporeak elkarteko argazki erakusketa bat campus desberdinetan zehar
17 GIHen inguruko erakusketa eraikin eta espazio publikoetan
Norberak sortzen duen karbono aztarna neurtzeko aktibitatea
Garapen bidean dauden herrialdeetan Kooperazio Proiektuak lantzeko 3 eguneko tailerra
Berdintasuna maskulinitatetik lantzen duen Gizon Taldearen aurkezpena
Ekonomia Zirkularra eta Ingurugiroa barneratzeko dinamika eta tailerrak .
Genero berdintasuna - Inklusibitatearekiko tailerra
Odol emate kanpaina.
Kooperatibagintzaren inguruko tailerra, onurak eta zailtasunak.
Berria
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasle eta irakasleek 20.900€ eman dizkiete Gipuzkoako Elikagaien Bankuari eta Mundukide GKEri
Covid-19ak eragindako krisia dela eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoan urtero ospatzen diren hainbat ekintza eta jarduera ezin izan dira aurrera eraman, hala nola, maiatzean ospatzen den fakultateko festa edo langileek uztailean egin ohi duten txango kulturala. Hau dela eta, aurreikusitako aurrekontua xahutu ez denez, bai Ikasle Kontseiluak eta bai langileen Kontseilu Sozialak ere diru hori gobernuz kanpoko erakundeetara bideratzea erabaki dute.